Ikasleak,
gure izateko arrazoia
Gure ustez, hezkuntza ikasle bakoitzari bere hobekuntza-proiektu pertsonala egiteko aukera ematen dion prozesu bat da, eta hori gauzatzen ere laguntzen diona.
Ikasle bakoitzak bere gaitasun eta talentu pertsonalak garatzeko ahalegina egiten dugu, bere adinera egokituta, modu autonomoan ikasteko motibazioarekin eta ikasteko ohiturak hartuz.